martes, 30 de octubre de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAKO DEKRETUAN



Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?

Dekretuan ahozkotasunari garrantzia asko ematen zaio eta ez bakarrik lantzeko objektu bezala, beste eduki batzuk erabiltzeko tresna baizik.

Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?

Dekretua ikuspegi komunikatiboa lantzen du hizkuntza tresna moduan aurkezten baitu. Ez du proposatzen landu beharreko objektu bezala, komunikazio tresna bezala baizik, tresna honen bidez beste helburu batzuk lortzeko.

Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?

Dekretuan islatzen den guztia argi dago eta dokumentu ofizial bezala oso ondo dago, baina aurrera eramateko zaila dela ikusten dugu. 
Egin beharrekoa ondo azaltzen du baina egiteko modua ez eta, horrela, hain garrantzitsua den prozesua alde batera uzten du. Dekretuan agertzen diren edukiak aproposak diren arren, metodologia aldatu beharko litzateke umeengan gehiago zentratzeko eta ikuspegi komunikatiboa aurrera eramateko, azken finean garrantzitsuena haurrak dira.
Gure ustez irakasle askok ez daude prest dekretuan dauden gauza asko aurrera eramateko. Lehen esan dugun moduan, dekretuak ez du azaltzen  nola egin eta, horregatik, irakaslearen nortasuna oso garrantzitsua da, helburu berdinak betetzeko modu desberdinak baitaude, modu hauek irakaslearen esku gelditzen direlarik.

martes, 23 de octubre de 2012

OHARRA:

Taldekide bakoitzak prestatutako esku - hartzea blogean igotzen joango gara prestatuta eduki ahala.
GIDALIBURU ETA JARDUEREN AZTERKETAREN ONDORIOAK



Gelako talde guztiek aztertuko gidaliburu eta jardueren analisia ezagutu ondoren, guk aztertukoa ahozkotasuna nahiko lantzen zuela ikusi  dugu. Hala ere, gure gidaliburuaren puntu ahulenak eta beste gelakideen azterketak kontuan hartuz hainbat ondorio orokor atera ditugu.

Jarduera edo gidaliburu gehienek ahozkotasuna lantzen badute ere ahozkotasunaren ez dute era egokienean egiten, dena oso mugatuta dagoela esan genezake. Lantzen den komunikazio kasu gehienetan irakasle- ikaslearen artekoa da eta ez da ikasle- ikasleen artekoa komunikazioa sustatzen.

Gainera, ahozkotasuna, askotan, egunerokotasuneko gauzetan baino ez da lantzen eta ez da kontuan hartzen oso garrantzitsua dela haurraren garapenerako eta ikasketa prozesua errazteko.

Dena den, esan beharra dago irakaslearen arabera gauzak asko aldatzen direla eta jarduera bat asko aldatu daitekeela egiteko moduaren arabera.

martes, 16 de octubre de 2012

IRAKASLEAREN GIDALIBURUA


Zer aukeratu dugu?
Urtxintxak daukan Haur Hezkuntzako 3 urteko irakaslearen gidaliburua aztertu dugu.



Nola lantzen da ahozkotasuna?
  • Gaitasun motak atalean jarduera gehienetan gaitasun komunikatiboak lantzen dira, beraz, gidaren helburuetako bat ahozkotasuna lantzea dela esan dezakegu.
  •  Ipuinak, abestiak, olerkiak eta antzerkiak lantzen dira, ahozkotasuna lantzeko jarduera egokiak.
  • Haurraren parte- hartzea sustatzen da.
  • Ekintza edo gai batzuk aurrekoekin harremanean jartzen ditu galderen bidez edo/ eta haurren aurrezagutzak kontuan hartuz.
  • Taldetan asko lan egiten da eta hori haurren arteko komunikazioa lantzeko baliogarria da.
  • Baliabide desberdinak erabiltzen ditu haurrak motibatzeko: cd -ak, horma irudiak, jantziak … .


Balorazioa:

Metodo hau  nahiko egokia da ahozkotasuna lantzeko, ikuspegi komunikatiboa  erabiltzen duelako. Ikusi dugunez, baliabide eta jarduera nahikoak eta egokiak erabiltzen dira haurren motibazioa sustatzeko ahozkotasunari dagokionez.

Taldeko batzuk metodo hau nola lantzen den ikusteko aukera izan dugu eta ahozkotasuna lantzen dela ziurtatu dugu.

Dena den, eta metodoa ahozkotasuna lantzeko nahiko egokia bada ere, moldatu beharreko hainbat gauza ikusi ditugu. Alde batetik ikasle-irakasle-ikasleen arteko komunikazioa lantzen da batez ere, ikasle-ikasleen artekoa haurren esku utziz.

Gainera nahiko gidatua dago dena eta, horren ondorioz,  haurren erritmoak ez dira errespetatzen ezta haien interesak ere ez.

ENUNTZIATU MATEMATIKOA

"Hizkuntza eta matematika" irakurgaitik hurrengo ideia nagusia atera dugu:


Matematika irakasgaia, beste irakasgaia askok bezala, ez du kontuan hartzen haurren maila eta ulermena. Enuntziatuak ez daude ondo egituratuta, ulertzeko zailak edo nahasiak diren hitzak erabiltzen dituzte eta horrek haurrentzako zailtasunak baino ez ditu ekartzen.

Komenigarria izango litzateke irakasle guztiak adostasun  batera heltzea eta hiztegi edo egitura antzekoak eta egokiak erabiltzea haurren ulermena erraztarazteko eta, aldi berean, haurren interesa pizteko eta haur guztiengana heltzeko.
IKERKETAREN DISEINUA


AZTERGAIA: Irakaslearen lana eta jarrera hitz egiten ez duten edo gutxien hitz egiten duten haurrekin.





AZTERTZEKO ARLOAK:

-Irakasleak haurrak errespetatzen ditu?
-Hitz egitera motibatzen ditu?
-Gai interesgarriak proposatzen dizkie?
-Hitz egiteko egoera nahikoak sortzen ditu?
-Irakaslearen jarrera hitz egiterakoan (keinuak, tonua … ).
-Haurrekin hizkuntza edo hiztegi egokia erabiltzen du?
-Haurren kokapena erabiltzen du haurrak motibatzeko? (bere ondoan, berritsuak diren haurren ondoan, haien antzeko haurren ondoan … ).
-Komunikazioa errazteko baliabideak erabiltzen ditu? Zein?
-Hitz egiten dutenean entzuten ditu, denbora dedikatzen die?

NOLA AZTERTUKO DUGU?:

  • 1/ 2 Asteak: haurrak ezagutzeko denbora hartuko dugu.
  •  3. Astea: harrera txokoan zentratuko gara.
  •  4. Astea: txokoetan zentratuko gara.
  • 5. Astea: patio ostean zentratuko gara.
  • 6. Astea: arratsaldeetan zentratuko gara.


*Aztertzeko momentuak finkatuta egongo badira ere, momentu aipagarriren bat ikusiz gero kontuan izango dugu ikerketarako.

martes, 9 de octubre de 2012

Esku-hartze didaktikoa

Rol playing honen bidez testu generoa bat, azalpena kasu honetan, landu nahi dugu.


Gelan lanbideak lantzen daramagu aste oso bat eta haurren ahozkotasuna lantzeko korroan jartzen gara bakoitza bere gurasoen edo gustatzen zaizkien  lanbideei buruz hitz egiteko momentua izateko.




Irakasleak ariketa proposatuko die ikasleei,  beti ere gogoratuz txandak errespetatu behar direla eta guztiok, nahi izanez gero, hitz egiteko aukera daukatela.
Ahozko hizkuntza ikasgelan

Ahozko hizkuntza lantzen" testua irakurri ondoren ahoazko hizkuntza ikasgelan lantzeko hainbat proposamen batu ditugu.



Ikuspegi komunikatiboa


-Irakaskuntza esanguratsua denean, testuingurua izan hartu behar da kontuan.

-Elkarrizketa egon behar da.

-Ikuspegi komunikatiboa bizitzan baliogarriak diren gauzetan oinarritu behar da, egoera ahalik eta errealenak sortuz.

- Hartu emana gauzatzeko baliogarriak diren testuinguru  komunikatiboak sortu behar dira.

-Ikuspegi komunikatiboa komunikazio sistema bat da, hartzaile erreal bat egon behar da komunikazioa gauzatzeko. 

martes, 2 de octubre de 2012

Hezkuntza dialogikoa

Zer da hezkuntza dialogikoa?

Hezkuntza dialogikoa guztion artean eraikitzen den hezkuntza da, ikasleen eta irakasleen arteko ezagutza trukatzen duen eta  aurrezagutza horietatik  abiatzen den hezkuntza. Bere oinarrian elkarrizketa eta praktikaren daude.




Zer aholkatuko zenioke hezitzaileari ikasgelan hezkuntza dialogikoa gauza dezan?

  • Haur guztiak entzutea.
  • Haur guztiak errespetatzea eta dena ez dutela jakin behar onartu, irakasleak ere dena ez dakien bezala.
  • Haurren ezagutzak ezagutzea.
  • Haurren ezagutza horiek klaseak ematerakoan erabiltzea.
  • Elkarrizketa egoerak sortzea eta horretarako gai erakargarriak proposatzea, parte- hartzea sustatzeko.
  • Komunikazioa ahalik eta bide gehienetara zabaltzea (ikaskideekin, irakasleekin … ).
  • Testuinguruaz baliatu.

Ikerketarako hainbat ideia



Ikerketa egin baino lehen guztion artean kontuan hartzeko edo lantzeko hainbat aspektu adostu ditugu.