martes, 23 de octubre de 2012

GIDALIBURU ETA JARDUEREN AZTERKETAREN ONDORIOAK



Gelako talde guztiek aztertuko gidaliburu eta jardueren analisia ezagutu ondoren, guk aztertukoa ahozkotasuna nahiko lantzen zuela ikusi  dugu. Hala ere, gure gidaliburuaren puntu ahulenak eta beste gelakideen azterketak kontuan hartuz hainbat ondorio orokor atera ditugu.

Jarduera edo gidaliburu gehienek ahozkotasuna lantzen badute ere ahozkotasunaren ez dute era egokienean egiten, dena oso mugatuta dagoela esan genezake. Lantzen den komunikazio kasu gehienetan irakasle- ikaslearen artekoa da eta ez da ikasle- ikasleen artekoa komunikazioa sustatzen.

Gainera, ahozkotasuna, askotan, egunerokotasuneko gauzetan baino ez da lantzen eta ez da kontuan hartzen oso garrantzitsua dela haurraren garapenerako eta ikasketa prozesua errazteko.

Dena den, esan beharra dago irakaslearen arabera gauzak asko aldatzen direla eta jarduera bat asko aldatu daitekeela egiteko moduaren arabera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario