lunes, 24 de septiembre de 2012


Aholku zerrenda (I)



Hona hemen gure ezagutzak kontuan hartuz sortu dugun aholku zerrenda.

Nola ikasten du umeak hitz egiten?



      1.Teoria konduktista, Skinner


Skinner-en teorian, umearen ondo egina baino ez da saritzen. Umeak gauzak ondo egiten edota esaten dituen heinean saria izango du. Aldiz, gauzak txarto egiten baldin baditu… ez da saririk egongo, hau zigor moduan ulertzen delarik. Gainera, errepikapenaren bidezko ikasketa dugu hau.

Adibi.:  - Zelan zaude gaur Ane?
               - Ondo..
Orduan, irakasleak edo sari fisikoa (gozokia) edota hitzezkoa (oso ondo/bikain..)ematen dio.

2.Teoria, Chomsky


Chomskyren teoria honek, umearen berezko gaitasun moduan ikusten du gramatika egitura unibertsala. Hau da, hizkuntza guztien oinarrizko egitura basikoa, umeak jaiotzetik daukan berezko gaitasuna dugu. Autorearentzat, gramatika sortzailea izango litzateke, umearen berezko gaitasuna denez, sortuz baino ezin du aurrera egin eta ikasi.

Adibi.:  - Yo sabo ama!
Suposa genezakeen bezala, umeak gramatikaren aplikazio logikoa eginez sortutako hitza dugu, inork esana, baina bere egitura gramatikalaren arabera logikoa dena.

3.Teoria, Piaget



Autorearen aburuz, mugimendua da hitzaren eragilerik potenteena. Horrela hasten da umea hitz egiten. Umeak gauzak bizi egiten ditu, esperientziak sortuz, hortik errepresentazio mentala eraiki eta azkenez, garapen psikologiko batera heltzen da, mugimendu horrek sortutako hitzak adieraziz. Joko sinbolikoa da eragilerik emankorrena teoria honetan.

Adibi.: Umea sardexka eskuan daukala, bere joku sinbolikoaren barruan egonik, pirata baten ezpata dela irudikatzen du. 

4.Teoria, Vigostky


Umearen hizkuntza bere ingurunearekin daukan harremanaren bidez garatzen dela defendatzen du teoria honek. Umetik hurbil dauden pertsonak, beste umeak, gizartea, etabarrekin izan dezakeen interakzioak hizkuntzaren sorrera eragiten dio umeari.
Ezinbestekoa da hizkuntza horren sorrerarako, giro egokia egon daiten.

Adibi.: Umeak gurasoen euskara mota bereganatuko du, euskalkia bada edo euskara batua bada ere.