jueves, 27 de septiembre de 2012

Aholku zerrenda (II)

Behin "Ikuspegi komunikatiboa" eta "Bigarren hizkuntza irakasteko eskolak egin dezakeena" testuak irakurri ondoren honela geratu da gure aurreko aholku zerrenda:


HEZITZAILEAREN JARRERA:


o   Haurren autonomia bultzatzea.
o   Motibazioa sustatzea.
o   Hitz egiteko egoerak sortzea (elkarrizketak, eztabaidak …), hizketan jartzea eta haien parte-hartzea kudeatzea.
o   Haurren erritmoak errespetatzea.
o   Enpatia izatea.
o   Etiketarik ez jartzea.
o   Adiskidetasuna bultzatzea.
o   Haurren jarrerak edo ekintzak hitzekin azaltzea.
o   Eredu izan behar du, haurrak bere keinuak eta hitzak erabiltzera bultzatuz.
o   Haurrei laguntza eskaintzea eta hitz egiteko segurtasuna ematea, batez ere huts egiterakoan edo zalantzak dituztenean.
o   Haurren akatsen haurrean naturaltasunez jarraitu hizketan.
o   Haurrek  ezagutza jakin batzuk barneratu dituztela frogatu eta behin frogatuta hauek indartu
o   Haurrek dakizkiten ezagutzak kontrolatzea.
o   Haurrentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruz hitz egin.
o   Zailtasunen aurrean laguntza eskaintzea.
o   Haurren ama hizkuntza errespetatzea, euskara hitz egitera bultzatuz.
o   Gurasoen eta haurren arteko elkarrizketa bultzatu.
o   Sentimendu eta emozioei lekua ematea.

HITZ EGITEKO ERA:



o   Intonazio desberdinak erabili momentu edo hitzaren arabera, baina batez ere intonazio goranzkoa.
o   Indibidualtasuna.
o   Haurrei begietara begiratzea. Haien begirada bilatzea.
o   Esaldi laburrak.
o   Hiztegi sinplea eta ulerterraza, asko erabiltzen den lexikoa.
o   Ahoskera argia.
o   Erritmo lasaia, helduekin erabiltzen den baino lasaiagoa.
o   Errepikapenak erabili, batez ere gauza garrantzitsuenak azpimarratzeko.
o   Galderak erabili ulermena zein mailakoa izan den konprobatzeko.
o   Hizkuntzaren erregistro desberdinak ezagutzea eta ahal den heinean hitz egiteko kapaz izatea.
o   Ikasleentzako eredu izatea.
o   Inputaren kalitatea oso garrantzitsua da haurraren ulermena ziurtatzeko eta interesgarria litzateke haurrentzako interesgarriak diren gaiak erabiltzea.

GORPUTZAREN ERABILERA:




o   Hitzak keinuekin lagundu, ulermena errazteko.
o   Gorputzaren jarrera egokia: baikorra, motibagarria, parte- hartzailea … .
o   Gorputz lengoaia erabiltzea (adibidez, “bai” hitzekin esan beharrean buruarekin esatea, edo hitzekin esanda ere buruaren mugimenduarekin indartzea).
o   Hitz egitean aurpegira begiratu.

GELAREN ANTOLAKUNTZA:



o   Haur guztien bistan egotea.
o   Haur guztiak aurpegia ikusten kokatzea.
o   Taldeak , espazioak eta denborak antolatzea, umearen parte hartzea posible egiten dutenak eta jarduera motak kontuan hartuz.
o   Ahoskera eta idazkera lantzeko guneak  sortzea.
o   Gelaren apainketa:  irudiak letrekin laguntzea eta gaiarekin erlazionaturiko apainketa izatea.
o   Arauak finkatzea, ikasgelako gizarte bizitza gidatzeko.
o   Txandak antolatuta egotea.

EDUKIEN ANTOLAKUNTZA:

o   Haurrei hitz egiteko aukera ematen dieten edukiak.
o   Abestiak, antzerkiak, bideoak … erabiltzea.
o   Teknologia berriak erabiltzea.
o   Jarduerak aurretik prestatzea.
o   Edukiak berritzea, haurrak motibatuta egoteko.
o   Txangoak egitea.
o   Edukiak haurrei egokitu, haurren erritmoak eta zailtasunak kontuan hartuz.
o   Edukiak gutxika lantzea, bata ikasita dagoenean bestearekin astea eta ez lehenago.
o   Koherentzia izatea.
o   Errutinak jarraitzea.
o   Lantzen diren edukiei buruzko eztabaidak sortzea.
o   Erritualak erabili haurren ulermena errazteko, hau egiteko oso garrantzitsua da gelaren kontrola izatea.
o   Jardueren eta gaien inguruko hausnarketak.