martes, 16 de octubre de 2012

IRAKASLEAREN GIDALIBURUA


Zer aukeratu dugu?
Urtxintxak daukan Haur Hezkuntzako 3 urteko irakaslearen gidaliburua aztertu dugu.



Nola lantzen da ahozkotasuna?
  • Gaitasun motak atalean jarduera gehienetan gaitasun komunikatiboak lantzen dira, beraz, gidaren helburuetako bat ahozkotasuna lantzea dela esan dezakegu.
  •  Ipuinak, abestiak, olerkiak eta antzerkiak lantzen dira, ahozkotasuna lantzeko jarduera egokiak.
  • Haurraren parte- hartzea sustatzen da.
  • Ekintza edo gai batzuk aurrekoekin harremanean jartzen ditu galderen bidez edo/ eta haurren aurrezagutzak kontuan hartuz.
  • Taldetan asko lan egiten da eta hori haurren arteko komunikazioa lantzeko baliogarria da.
  • Baliabide desberdinak erabiltzen ditu haurrak motibatzeko: cd -ak, horma irudiak, jantziak … .


Balorazioa:

Metodo hau  nahiko egokia da ahozkotasuna lantzeko, ikuspegi komunikatiboa  erabiltzen duelako. Ikusi dugunez, baliabide eta jarduera nahikoak eta egokiak erabiltzen dira haurren motibazioa sustatzeko ahozkotasunari dagokionez.

Taldeko batzuk metodo hau nola lantzen den ikusteko aukera izan dugu eta ahozkotasuna lantzen dela ziurtatu dugu.

Dena den, eta metodoa ahozkotasuna lantzeko nahiko egokia bada ere, moldatu beharreko hainbat gauza ikusi ditugu. Alde batetik ikasle-irakasle-ikasleen arteko komunikazioa lantzen da batez ere, ikasle-ikasleen artekoa haurren esku utziz.

Gainera nahiko gidatua dago dena eta, horren ondorioz,  haurren erritmoak ez dira errespetatzen ezta haien interesak ere ez.

ENUNTZIATU MATEMATIKOA

"Hizkuntza eta matematika" irakurgaitik hurrengo ideia nagusia atera dugu:


Matematika irakasgaia, beste irakasgaia askok bezala, ez du kontuan hartzen haurren maila eta ulermena. Enuntziatuak ez daude ondo egituratuta, ulertzeko zailak edo nahasiak diren hitzak erabiltzen dituzte eta horrek haurrentzako zailtasunak baino ez ditu ekartzen.

Komenigarria izango litzateke irakasle guztiak adostasun  batera heltzea eta hiztegi edo egitura antzekoak eta egokiak erabiltzea haurren ulermena erraztarazteko eta, aldi berean, haurren interesa pizteko eta haur guztiengana heltzeko.
IKERKETAREN DISEINUA


AZTERGAIA: Irakaslearen lana eta jarrera hitz egiten ez duten edo gutxien hitz egiten duten haurrekin.





AZTERTZEKO ARLOAK:

-Irakasleak haurrak errespetatzen ditu?
-Hitz egitera motibatzen ditu?
-Gai interesgarriak proposatzen dizkie?
-Hitz egiteko egoera nahikoak sortzen ditu?
-Irakaslearen jarrera hitz egiterakoan (keinuak, tonua … ).
-Haurrekin hizkuntza edo hiztegi egokia erabiltzen du?
-Haurren kokapena erabiltzen du haurrak motibatzeko? (bere ondoan, berritsuak diren haurren ondoan, haien antzeko haurren ondoan … ).
-Komunikazioa errazteko baliabideak erabiltzen ditu? Zein?
-Hitz egiten dutenean entzuten ditu, denbora dedikatzen die?

NOLA AZTERTUKO DUGU?:

  • 1/ 2 Asteak: haurrak ezagutzeko denbora hartuko dugu.
  •  3. Astea: harrera txokoan zentratuko gara.
  •  4. Astea: txokoetan zentratuko gara.
  • 5. Astea: patio ostean zentratuko gara.
  • 6. Astea: arratsaldeetan zentratuko gara.


*Aztertzeko momentuak finkatuta egongo badira ere, momentu aipagarriren bat ikusiz gero kontuan izango dugu ikerketarako.