sábado, 16 de febrero de 2013

BANAKAKO ESKU- HARTZEEN ONDORIOAK

Taldean banakako esku- hartzeak konpartitu eta komentatu ondoren hauek izan dira atera ditugun ondorio komunak:
  • Haurren parte-hartzea handia izan daiteke, haientzako gai interesgarriak erabiliz eta motibatuz.
  • Oso garrantzitsua da ahozkotasuna lehenengo momentutik lantzea.
  •  Irakasleen nahiak, gogoak, inplikazioa, motibazioa … etb. ezinbestekoak dira, irakasleen jarrerari dagokionean.
SEKUENTZIA- DIDAKTIKOA

Hona hemen sekuentzia didaktikoa-ren diseinua.



miércoles, 30 de enero de 2013

HEZKUNTZA TRADIZIONAL ETA BERRITZAILEAREN ARTEKO ALDEAK



EREDU TRADIZIONALA:
UMEA
  •  Paper pasiboa, entzulea.

IRAKASLEAREN ROLA
  • Irakasleak esaten duena, ikasleak egin behar du.
  • Irakaslea magistrala da, bera da jakintzaren gordailua.
  • Irakaslea da protagonista.

METODOLOGIA
  • Haien lekua finkatuta dago eta ezin dira mugitu.
  • Gidatua da.
  • Automatak hezten ditu.
  •  Ikasleren eta irakaslearen artean desberdintasun hierarkikoa existitzen da.
  • Zigorraren pedagogia sustatzen du.
  • Autoritatearen ikurra.
  • Irakasleak ebaluatzen duena da.
  • Hezkuntza materia moduan erabili.
  • Aniztasunarentzat lekua ez dago.
  • Soilik ikasi azterketa gainditzeko.
  • Hizkuntza formala ikasi.
  • Hizkuntza idatziari garrantzia.
  • Helburuak bete eta prozesuari garrantzirik ez eman (adibidez, garrantzitsuena umea idazten duela da, nola edo zergatik egiten duen ez du inporta).

GELAREN ANTOLAKETA
  •  Irakasleak eta ikasleak fisikoki kokapen desberdina. Irakasleak beti umea baino altuago kokatzen da.

BALIABIDEAK
  • Materiak ez daude eskuragarri. Irakaslearen baimena hauek erabiltzeko.


EREDU BERRIA:
UMEA
  • Paper aktiboa, parte-hartzailea.
  • Haiek dira ikaskuntza prozesuaren egileak.
  • Protagonista izan behar da.

IRAKASLEAREN ROLA
  • Umearen jakintzak eta nahiak kontutan hartzen dira.
  • Haien beharrak lehentasuna daukate.
  • Irakaslea bideratzaile/ laguntzailea da.
  • Irakaslea ez da jakintza guztien jabea, umeek ere bai ezagutza iturri potenteak dira.

METODOLOGIA
  • Askatasun mugatu bat eskaintzen zaie.
  • Pertsonak hezten ditu.
  • Akatsak helburu kognitibo jakin batera heltzeko prozesua bezala ikusi behar dira.
  • Hezkuntza tresna moduan erabili.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Aniztasuna kontuan hartzen da, aprobetxatzen da.
  • Ikasi jakintzak berenganatzeko, prozesu pertsonala eratuz.
  • Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen da.
  • Irakaslearen eta ikasleen arteko hartu emana.
  • Hizkuntza formala eta informala ikasi.
  • Kolaborazioa beharrezkoa da.
  • Auto-ebaluzioa sustatzen da.
  • Ez da gidatua, haiek egin nahi dutena esateko aukera dute.
  • Errefortsu positiboa erabiltzen da.
  • Ume guztiak berdin tratatu behar dira, nahiz eta bakoitzak izaera propioa izan.
  • Emozioentzat lekua dago eta hauek adierazten ikastea beharrezkoa da.
  • Hausnarketari lekua eman behar zaio.
  • Eginez ikasten da eta okertuz ere bai.

GELAREN ANTOLAKETA
  • Irakasleak umeen mailara egokitzen da, bere parean jarriz hitz egiten die.

BALIABIDEAK
  • Umeari interesanteak diren gaiak aukeratzea.
  • Motibazioa sustatzen duen materiala erabili behar da.


AURKEZPENAK: ZER DA EGOKIA ETA ZER EZ?






Zer da egokia aurkezpen batean?

  • Aurretik ondo prestatzea.
  • Gaia ondo ezagutzea.
  • Hizkuntza ondo erabiltzea.
  • Naturalki hitz egitea, hitz teknikoak ekidituz.
  • Intonazio egokia erabiltzea.
  • Gorputz hizkuntza erabiltzea.
  • Hitz egiterakoan ziurtasuna izatea.
  • Hartzaile guztiei hitz egin. Begirada periferikoa.
  • Lasaitasuna mantendu.
  • Originala izatea.
  • Egiten ari zarenaz disfrutatuz.
  • Benetan garrantzitsua dena, bakarrik aipatzea.
  • Baliabide desberdinak erabili, ulergarritasuna errazteko eta jendearen arreta mantentzeko. ( Ikus-entzunezkoak, adibideak …)
  • Espazioa ondo antolatzea.
  • Modu dinamiko batean aurkeztea.
  • Parte hartzea sustatzea.

Zer ez da egokia aurkezpen batean?
  • Urduritasuna nabaria izatea.
  • Arreta, pertsona gutxietan zentratu.
  • Esaten duzunarekiko segurtasuna ez izatea.
  • Igorlearentzako erosoa ez den gai batez hitz egitea.
  • Betiko metodoak erabiltzea ( powert point-ak…)
  • Diapositibak asko begiratzea edota irakurtzea.
  • Memoriaz ikastea.
  • Txapak ematea.
  • Tonu eta intonazio berdina erabiltzea.