martes, 30 de octubre de 2012

AHOZKO HIZKUNTZA HAUR HEZKUNTZAKO DEKRETUAN



Garrantzitsua al da ahozko hizkuntzaren lanketa Haur Hezkuntzako dekretuan?

Dekretuan ahozkotasunari garrantzia asko ematen zaio eta ez bakarrik lantzeko objektu bezala, beste eduki batzuk erabiltzeko tresna baizik.

Zer ikuspegi islatzen du ahozko hizkuntzaren lanketarako? Komunikatiboa? Zergatik?

Dekretua ikuspegi komunikatiboa lantzen du hizkuntza tresna moduan aurkezten baitu. Ez du proposatzen landu beharreko objektu bezala, komunikazio tresna bezala baizik, tresna honen bidez beste helburu batzuk lortzeko.

Egokia iruditzen al zaizu erabiltzen duen ikuspegia?

Dekretuan islatzen den guztia argi dago eta dokumentu ofizial bezala oso ondo dago, baina aurrera eramateko zaila dela ikusten dugu. 
Egin beharrekoa ondo azaltzen du baina egiteko modua ez eta, horrela, hain garrantzitsua den prozesua alde batera uzten du. Dekretuan agertzen diren edukiak aproposak diren arren, metodologia aldatu beharko litzateke umeengan gehiago zentratzeko eta ikuspegi komunikatiboa aurrera eramateko, azken finean garrantzitsuena haurrak dira.
Gure ustez irakasle askok ez daude prest dekretuan dauden gauza asko aurrera eramateko. Lehen esan dugun moduan, dekretuak ez du azaltzen  nola egin eta, horregatik, irakaslearen nortasuna oso garrantzitsua da, helburu berdinak betetzeko modu desberdinak baitaude, modu hauek irakaslearen esku gelditzen direlarik.